Oso interesgarria iruditu zaidan web gune batetik atera dut bideo hau. Zoriontsu izatea oso erlatiboa da, bakoitza era batean da zoriontsu, horregatik, haur bakoitza ezagutu beharko dugu bere zoriontasuna bermatuko duten estrategia eta baliabideak erabil ditzagun.
Amaren sabelean gaudela hasten gara sentitzen nahiz eta gu ez konturatu. Amaren sabelean gaudela hasiko da ama gu sentitzen, nahiz eta oraindik nor izango garen ez jakin. Orduan jaio egiten gara, eta begiekin sentitzen gaituzte. Baina begi horien atzean dauden begiradek gauza asko adieraz diezazkigukete, sentimendu asko, emozio asko,... . e Horregatik, bizirik nagoela SENTITU nahi dut!
2011-05-17
Autoestimua
Oraingo honetan autoestimaren inguruko ipuin batekin natorkizue.
| Auestimuak eragin zuzena du haurraren garapen emozionalean : |
Bi bitakora interesgarri
Bitakora hau aspaldikoa dela ikusten bada ere eta jada martxan ez dabilela, bertan aurkitu dudan edukiak ni lantzen ari naizen gaiarekin zerikusi zuzena duela ikusi dut.
Izan ere, nire blogean orain arte emozio desberdinez hitz egin dut eta emozio horiek lantzeko material batzuk eskaini besteak beste. Baina ez dut inteligentzia emozionala lantzeko estrategietan pentsatu eta hau oso garrantzitsua da. Finean, horrek emango digu norberaren eta besteen sentimenduak identifikatzeko gaitasuna eta ondorioz, geure sentimendu propioen kontrola.
Hortaz, kontuan hartu beharreko estrategiak direla esango nuke nik.
Aukeratu dudan bigarren bitakora, honetan inteligentzia emozional-soziala oinarritzat hartuz, oso osatua iruditu zait. Bestean estrategietan zentratzen zen bezala, kasu honetan alderdi desberdinak barne hartzen ditu, hala nola, emozioak, jarduerak,...etab.

Emozioekin jolasten
"10 emozio zein emoziori loturiko egoera (poza, tristura, lasaitasuna, lotsa, beldurra, ustekabea, nazka, haserrea, kulpa, plazerra) agertzen dituzten 20 fitxa daude jolas honetan. Gure eginkizuna bikoteak egin eta emozioen inguruko jolas ezberdinak egitea izango da! "
Jolastea, haurrek gozatzeko, irudimena lantzeko, zoriontsu bizitzeko nahitaezkoa da. Beraz, guk haurrari, ahalik eta baliabide gehien jarri beharko dizkiegu; jolas egokiak eskainiz, testuinguruarekin lotura dutenak eta haientzat esanguratsuak direnak bultzatuz, etab.
Emozioak lantzeko jolas paregabea aurkitu dut. Gainera modu desberdinetara jolasteko aukera ematen dut eta hori garrantzitsua da haurra berehala aspertu ez dadin.
Mundurat eman ninduzun
"Ama nola zure belaunetan
nindadukazun denboran
utz nazazu zure bularrean
nindadukazun denboran
utz nazazu zure bularrean
burua pausa dezadan...."
Abesti hau nire lagun batek kantatzen duena da, eta bere baimenaz goearrera igo eta blogean jarri dut. Besterik gabe, GOZATU eta SENTITU!!
Ama guztiei asko zor diegulako.............
Garapen emozionalari buruzko Webquesta
Hona hemen garapen emozionalari buruz aurkitu danud webquesta. Interesgarria iruditu zait, gauza bategatik konkretuki. Honela dio webquest honen egileak:
"Norberak bizitako egoera batetan izandako sentimenduetatik habiatuz, besteenak ulertu eta zergatik ez, irtenbide edo konponbide bat bilatu, lagun urkoa laguntzeko!"
Sentimendu edo emozioez ari garenean, besteek sentitzen duten zerbait bezala ikusten saiatzen gara askotan, guk hori inoiz sentitu ez bagenu bezala. Ondorioz, barruan gorde eta zaila egiten zaigu, esaterako txikitatik dugun beldur bati, aurre egitea. Horregatik izango da haur hezkuntzatik ezinbestekoa, sentimendu, emozio horiek ahalik eta naturaltasun osoenaz lantzea garapen emozional orekatu bat izan dezan haurrak.
Gainera, bakoitzaren sentimenduetatik abiatzeak egoera hurbilago ikustaraztea dakar, guztiak egoeraren parte sentitzea. Batzuetan bat eta hurrengoan bestea.

2011-05-16
Ipuinekin emozioak lantzen
Aurrez "Triste nagoenean" ipuina jarri nuela ikusi ahal izan zenuten. Honako sentimenduak lantzeko ere formato berean hauxe aurkitu dut. Haurrei gauza errepikakorrak gustatzen zaizkiela kontuan hartuz, modu polita izan daiteke emozio desberdinak lantzeko.
Gainera, testuinguru desberdinetan erabil daiteke, eskolan talde handian, etxean familiako kide bat irakurtzen duen bitartean ( haurra eta familiako kideen artean maitasun loturak sortuz), etab.
Gainera, testuinguru desberdinetan erabil daiteke, eskolan talde handian, etxean familiako kide bat irakurtzen duen bitartean ( haurra eta familiako kideen artean maitasun loturak sortuz), etab.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)