Haurtzaroak, gauzak ikusteko, pentsatzeko, sentitzeko bere erak ditu. Beraz, ez dago gauza zentzugabekoagorik gureekin ordezkatzen saiatzea baino!

2011-05-11

Beldurrak

                                                       

Helduok uste dugu haurren beldurrak ebolutiboak direla, hau da, adinarekin desagertzen direla; eta askotan halakoak dira. Baina batzuetan larriagoak dira eta umearen ongizatea mehatxatzen dute.
Beldurra izatea normala da eta askotan ona eta beharrezkoa; arrisku egoera baten aurrean alerta bezala jokatzen du, eta egoera hau bizitzenko beharrezkoa da.
Baina beste askotan beldurra arriskurik ez dagoenean azaltzen da eta egoera baten ez dakan gehiegizko arriskua ikusten da. Honek haur askoren erantzuna larregizkoa izatera eraman dezake. Beldurra sortu duen egoera hori estimuli kaltebako edo haurrak kontrolpean duen estimulu batetik badator, beldurraren ordez fobia deitzen diogu. 
Esan dudanez haurtzaroan zehar fobiak agertzen dira, hauei aurre egitea garapen osasuntsu baten parte da,  eta ez diegu gehiegizko garrantziarik eman behar. Adinaren arabera, hemen dituzue ager daitezkeen batzuk:



*0-2: zarata bortitzak, animaliak, iluntasunak.
*3-5: min fisikoak, animaliak, pertsona mozorrotuak, zarata bortitzak, iluntasunak.
*6-8: irudimenezko izakiak, bakardadeak, fenomeno meteorologikoak, banaketak, iluntasunak.
*8-12: eskolak, itxurak, heriotzak.

Honelakoren bat pairatzen duten umeak ez dira ulertuak sentitzen inguruan dituztenengatik. Bestelako ondorioak ere paira ditzaketelarik. Askotan ez dira kapaz beraien mundua eta errealitatea argi bereizteko; hau isiltasunean eramateak ez die beste ikuspuntu bat ulertzeko aukerarik ematen. Horregatik garrantzitsua da behar dituen baliabideak eskuratzen laguntzea, segurtasuna emanez eta haurrari beldurra ematen dioten egoerei buruz mintzatuz beste era batean ikustea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario