Haurtzaroak, gauzak ikusteko, pentsatzeko, sentitzeko bere erak ditu. Beraz, ez dago gauza zentzugabekoagorik gureekin ordezkatzen saiatzea baino!

2011-05-11

Kanpora lotsa guztiak!

Lotsak ere ez digu uzten nahi bezala sentiarazten, sentitzen,... . Gure artean usu agertzen den sentipena da, masailak gorritu egiten zaizkigu, une hori azkar pasako denaren itxaropenean.
Haurrentzat, eskola garaian oztopo bat izan daiteke lotsa. Ikaskide zein irakasleen aurrean parte hartzera behartuta ikusten dute haien burua eta ez badute egiten, hori egiteko presioa sentitu. Hori dela eta, ezinbestekoa da haurraren garapen egoki baterako, dituen mugak eta sentipenak errespetatzea, era natural batean gaindi dezan lotsa, lotsa guztiak kanpora bota ditzan!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario