Haurtzaroak, gauzak ikusteko, pentsatzeko, sentitzeko bere erak ditu. Beraz, ez dago gauza zentzugabekoagorik gureekin ordezkatzen saiatzea baino!

2011-05-17

Garapen emozionalari buruzko Webquesta

Hona hemen garapen emozionalari buruz aurkitu danud webquesta. Interesgarria iruditu zait, gauza bategatik konkretuki. Honela dio webquest honen egileak:

"Norberak bizitako egoera batetan izandako sentimenduetatik habiatuz, besteenak ulertu eta zergatik ez, irtenbide edo konponbide bat bilatu, lagun urkoa laguntzeko!" 



Sentimendu edo emozioez ari garenean, besteek sentitzen duten zerbait bezala ikusten saiatzen gara askotan, guk hori inoiz sentitu ez bagenu bezala. Ondorioz, barruan gorde eta zaila egiten zaigu, esaterako txikitatik dugun beldur bati, aurre egitea. Horregatik izango da haur hezkuntzatik ezinbestekoa, sentimendu, emozio horiek ahalik eta naturaltasun osoenaz lantzea garapen emozional orekatu bat izan dezan haurrak.
Gainera, bakoitzaren sentimenduetatik abiatzeak egoera hurbilago ikustaraztea dakar, guztiak egoeraren parte sentitzea. Batzuetan bat eta hurrengoan bestea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario