Haurtzaroak, gauzak ikusteko, pentsatzeko, sentitzeko bere erak ditu. Beraz, ez dago gauza zentzugabekoagorik gureekin ordezkatzen saiatzea baino!

2011-05-17

Bi bitakora interesgarri

Bitakora hau aspaldikoa dela ikusten bada ere eta jada martxan ez dabilela, bertan aurkitu dudan edukiak ni lantzen ari naizen gaiarekin zerikusi zuzena duela ikusi dut.

Izan ere, nire blogean orain arte emozio desberdinez hitz egin dut eta emozio horiek lantzeko material batzuk eskaini besteak beste. Baina ez dut inteligentzia emozionala lantzeko estrategietan pentsatu eta hau oso garrantzitsua da. Finean, horrek emango digu norberaren eta besteen sentimenduak identifikatzeko gaitasuna eta ondorioz, geure sentimendu propioen kontrola.
Hortaz, kontuan hartu beharreko estrategiak direla esango nuke nik.




Aukeratu dudan bigarren bitakora, honetan  inteligentzia emozional-soziala oinarritzat hartuz, oso osatua iruditu zait. Bestean estrategietan zentratzen zen bezala, kasu honetan alderdi desberdinak barne hartzen ditu, hala nola, emozioak, jarduerak,...etab.




No hay comentarios:

Publicar un comentario