Haurtzaroak, gauzak ikusteko, pentsatzeko, sentitzeko bere erak ditu. Beraz, ez dago gauza zentzugabekoagorik gureekin ordezkatzen saiatzea baino!

2011-05-17

Emozioekin jolasten


"10 emozio zein emoziori loturiko egoera (poza, tristura, lasaitasuna, lotsa, beldurra, ustekabea, nazka, haserrea, kulpa, plazerra) agertzen dituzten 20 fitxa daude jolas honetan. Gure eginkizuna bikoteak egin eta emozioen inguruko jolas ezberdinak egitea izango da! "

Jolastea, haurrek gozatzeko, irudimena lantzeko, zoriontsu bizitzeko nahitaezkoa da. Beraz, guk haurrari, ahalik eta baliabide gehien jarri beharko dizkiegu; jolas egokiak eskainiz, testuinguruarekin lotura dutenak eta haientzat esanguratsuak direnak bultzatuz, etab.
Emozioak lantzeko jolas paregabea aurkitu dut. Gainera modu desberdinetara jolasteko aukera ematen dut eta hori garrantzitsua da haurra berehala aspertu ez dadin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario