Oso interesgarria iruditu zaidan web gune batetik atera dut bideo hau. Zoriontsu izatea oso erlatiboa da, bakoitza era batean da zoriontsu, horregatik, haur bakoitza ezagutu beharko dugu bere zoriontasuna bermatuko duten estrategia eta baliabideak erabil ditzagun.
Amaren sabelean gaudela hasten gara sentitzen nahiz eta gu ez konturatu. Amaren sabelean gaudela hasiko da ama gu sentitzen, nahiz eta oraindik nor izango garen ez jakin. Orduan jaio egiten gara, eta begiekin sentitzen gaituzte. Baina begi horien atzean dauden begiradek gauza asko adieraz diezazkigukete, sentimendu asko, emozio asko,... . e Horregatik, bizirik nagoela SENTITU nahi dut!
2011-05-17
Autoestimua
Oraingo honetan autoestimaren inguruko ipuin batekin natorkizue.
| Auestimuak eragin zuzena du haurraren garapen emozionalean : |
Bi bitakora interesgarri
Bitakora hau aspaldikoa dela ikusten bada ere eta jada martxan ez dabilela, bertan aurkitu dudan edukiak ni lantzen ari naizen gaiarekin zerikusi zuzena duela ikusi dut.
Izan ere, nire blogean orain arte emozio desberdinez hitz egin dut eta emozio horiek lantzeko material batzuk eskaini besteak beste. Baina ez dut inteligentzia emozionala lantzeko estrategietan pentsatu eta hau oso garrantzitsua da. Finean, horrek emango digu norberaren eta besteen sentimenduak identifikatzeko gaitasuna eta ondorioz, geure sentimendu propioen kontrola.
Hortaz, kontuan hartu beharreko estrategiak direla esango nuke nik.
Aukeratu dudan bigarren bitakora, honetan inteligentzia emozional-soziala oinarritzat hartuz, oso osatua iruditu zait. Bestean estrategietan zentratzen zen bezala, kasu honetan alderdi desberdinak barne hartzen ditu, hala nola, emozioak, jarduerak,...etab.

Emozioekin jolasten
"10 emozio zein emoziori loturiko egoera (poza, tristura, lasaitasuna, lotsa, beldurra, ustekabea, nazka, haserrea, kulpa, plazerra) agertzen dituzten 20 fitxa daude jolas honetan. Gure eginkizuna bikoteak egin eta emozioen inguruko jolas ezberdinak egitea izango da! "
Jolastea, haurrek gozatzeko, irudimena lantzeko, zoriontsu bizitzeko nahitaezkoa da. Beraz, guk haurrari, ahalik eta baliabide gehien jarri beharko dizkiegu; jolas egokiak eskainiz, testuinguruarekin lotura dutenak eta haientzat esanguratsuak direnak bultzatuz, etab.
Emozioak lantzeko jolas paregabea aurkitu dut. Gainera modu desberdinetara jolasteko aukera ematen dut eta hori garrantzitsua da haurra berehala aspertu ez dadin.
Mundurat eman ninduzun
"Ama nola zure belaunetan
nindadukazun denboran
utz nazazu zure bularrean
nindadukazun denboran
utz nazazu zure bularrean
burua pausa dezadan...."
Abesti hau nire lagun batek kantatzen duena da, eta bere baimenaz goearrera igo eta blogean jarri dut. Besterik gabe, GOZATU eta SENTITU!!
Ama guztiei asko zor diegulako.............
Garapen emozionalari buruzko Webquesta
Hona hemen garapen emozionalari buruz aurkitu danud webquesta. Interesgarria iruditu zait, gauza bategatik konkretuki. Honela dio webquest honen egileak:
"Norberak bizitako egoera batetan izandako sentimenduetatik habiatuz, besteenak ulertu eta zergatik ez, irtenbide edo konponbide bat bilatu, lagun urkoa laguntzeko!"
Sentimendu edo emozioez ari garenean, besteek sentitzen duten zerbait bezala ikusten saiatzen gara askotan, guk hori inoiz sentitu ez bagenu bezala. Ondorioz, barruan gorde eta zaila egiten zaigu, esaterako txikitatik dugun beldur bati, aurre egitea. Horregatik izango da haur hezkuntzatik ezinbestekoa, sentimendu, emozio horiek ahalik eta naturaltasun osoenaz lantzea garapen emozional orekatu bat izan dezan haurrak.
Gainera, bakoitzaren sentimenduetatik abiatzeak egoera hurbilago ikustaraztea dakar, guztiak egoeraren parte sentitzea. Batzuetan bat eta hurrengoan bestea.

2011-05-16
Ipuinekin emozioak lantzen
Aurrez "Triste nagoenean" ipuina jarri nuela ikusi ahal izan zenuten. Honako sentimenduak lantzeko ere formato berean hauxe aurkitu dut. Haurrei gauza errepikakorrak gustatzen zaizkiela kontuan hartuz, modu polita izan daiteke emozio desberdinak lantzeko.
Gainera, testuinguru desberdinetan erabil daiteke, eskolan talde handian, etxean familiako kide bat irakurtzen duen bitartean ( haurra eta familiako kideen artean maitasun loturak sortuz), etab.
Gainera, testuinguru desberdinetan erabil daiteke, eskolan talde handian, etxean familiako kide bat irakurtzen duen bitartean ( haurra eta familiako kideen artean maitasun loturak sortuz), etab.
Argazki batek mila hitzek baino gehiago esan dezakeelako...
Milaka argazkiren bitartez adieraz ditzakegu emozioak, niri esanguratsu egin zaizkidanak jarri ditut!
Ikusi eta sentitu!
![]() |
| Argazkiak |
Ikusi eta sentitu!
2011-05-11
Beldurrak
Helduok uste dugu haurren beldurrak ebolutiboak direla, hau da, adinarekin desagertzen direla; eta askotan halakoak dira. Baina batzuetan larriagoak dira eta umearen ongizatea mehatxatzen dute.
Beldurra izatea normala da eta askotan ona eta beharrezkoa; arrisku egoera baten aurrean alerta bezala jokatzen du, eta egoera hau bizitzenko beharrezkoa da.
Baina beste askotan beldurra arriskurik ez dagoenean azaltzen da eta egoera baten ez dakan gehiegizko arriskua ikusten da. Honek haur askoren erantzuna larregizkoa izatera eraman dezake. Beldurra sortu duen egoera hori estimuli kaltebako edo haurrak kontrolpean duen estimulu batetik badator, beldurraren ordez fobia deitzen diogu.
Esan dudanez haurtzaroan zehar fobiak agertzen dira, hauei aurre egitea garapen osasuntsu baten parte da, eta ez diegu gehiegizko garrantziarik eman behar. Adinaren arabera, hemen dituzue ager daitezkeen batzuk:
Kanpora lotsa guztiak!
Lotsak ere ez digu uzten nahi bezala sentiarazten, sentitzen,... . Gure artean usu agertzen den sentipena da, masailak gorritu egiten zaizkigu, une hori azkar pasako denaren itxaropenean.
Haurrentzat, eskola garaian oztopo bat izan daiteke lotsa. Ikaskide zein irakasleen aurrean parte hartzera behartuta ikusten dute haien burua eta ez badute egiten, hori egiteko presioa sentitu. Hori dela eta, ezinbestekoa da haurraren garapen egoki baterako, dituen mugak eta sentipenak errespetatzea, era natural batean gaindi dezan lotsa, lotsa guztiak kanpora bota ditzan!!!
2011-05-10
Euli Fiririren festa
Hona hemen gure lana. Euli Firiri auzotar berria da eta festa bat antolatzen du. Pastel gozo baten usain onaz, gainontzeko auzotarrak Fiririren etxera hurreratzen hasten dira...gustatuko al zaie Firirik eginiko pastela?
Triste nagoenean
Egokia iruditu zait honako ipuin bat sentimendu desberdinak lantzeko!
Kasu honetan, triste egotearena lantzen du.
Kasu honetan, triste egotearena lantzen du.
Sentimendu askorekin egiten dugu topo eskola garaian. Askotan, triste sentitzen gara norbaitek jolastorduan ez digulako berarekin jolasten utzi, edo ostiko bat eman digutelako, gurasoak haserre ikusi ditugulako edota irakasleak bidalitakoa bakarrik egiteko gai izan ez garelako. Baina beharrezkoa da, gero pozik sentitzeko, denok egongo gara triste noizbait, baina ez da gauza txarra, sentitu beharreko zerbait baizik!
2011-05-03
2011-05-02
Emozioak eta garapena
Hona hemen, emozioak zer diren eta gizakiaren garapenean zer garrantzia duten azaltzen digun power point labur eta argi bat.
Egokia iruditu zait emozioen gaiari hasiera emateko eta hauek txikitatik duten garrantzia indartzeko.
Egokia iruditu zait emozioen gaiari hasiera emateko eta hauek txikitatik duten garrantzia indartzeko.
Amaren sabelean gaudenetik hasten gara sentitzen
Gaiari hasiera emateko, gure garapen afektiboa hasten den unera jotzea egokia dela ikusi dut. Haurraren garapenerako hiru gauza ezinbestekoak dira; elikadura, estimulu sensoriala eta nola ez AFEKTIBITATEA.
Aztertuta dagoen zerbait da, eta ez dago modu hobeagorik kasu erreal bat ikustea baino.
Aztertuta dagoen zerbait da, eta ez dago modu hobeagorik kasu erreal bat ikustea baino.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)